Sentipenen txokoa
- Eskerrik asko
- Maizago egin oso ondo dago eta
- Euskara geure hizkuntza da. Denon eskubidea da eta denok erabili behar dugu
- Euskara Europako hizkuntza antzinakoa izanik, euskaldunen, denon ardura da geure hizkuntzari indarra eta erabilera eta jakituria emateari
- Oso ondo pasatu naiz, datorren urtean etorriko naiz berriz, eskerrik asko
- Gustura egon naiz euskara hitz eginez
- Mila esker esperientziagatik. Oso polita izan da
- Oso gustura egon naiz euskaraz bizi nahi dut
- Amorrua ematen dit autobusean sartzerakoan jendeak gidaria, "buenos dias" batekin agurtzea, zer kostatzen zaizu "egun on" eder bat esatea?
- 12 urte ditut eta oso pozik nago euskararekin. Nik beti euskara hitz egin det eta beti hala jarraitzea nahi dut. Gora euskara. Gora Euskal Herria
- Oso erraza izan eta hitz egitea hiru mahaietan. Oso azkar pasatu da denbora. Hirugarren gaia ez izan nire gustukoa
- Nortasuna
- Esperientzia polita
- Ideia ona izan da mintzodromoarena, egin gehiago ez bakarrik euskararen eguna dela eta
- Gero eta gogorragoa egiten zait denda batera joan, euskaraz egi eta: "En castellano por favor" entzutea. Dendak, leku publikoak ere badira.
- 7.mahai inguru honetan elkartu gara Xabi, Montse eta Karmentxo. Oso Ondo!! 9.MAHAIEAN OSO ONDO Bartzelonako neska gazte bat, beste bi ere oso ondo. Hirugarren mahaian gera Koro eta ni bi ikasleak.
- Gaur egun euskaraz hitz egin behar dugu denok edo urte batzuk barru hala bedi! Zorionak
- Euskara bultzatzeko beste ekimen batzuk ere egin behar dira
- Datorren urtean berriro etorriko naiz. Zorionak eta urte berri on!!!
- Giro ona eta antolamendu bikaina. Zorionak!!!
- Ideia oso polita, eskerrik asko. EUSKARAZ BIZI!!!
- Antolakuntza oso ona. Eskerrik asko!
- Euskarak egiten gaitu adiskide!
- Euskarak elkartzen gaitu! Aurrera!
- Euskaraz bizi!!!
- 12 urte ditut eta euskara gustatzen zait batez ere lehengusuekin ibiltzean
- Gai interesgarriak
- Zer Euskal Herri litzake bere hizkuntza ere galtzen duena?
- Oso gustukoa izan dugu, baina beste ikastola batzuekin batera egitea gomendatzen dugu. P.D: kalimotxo ura ordez.+
- Eskerrik asko une eder honengatik. Espero dugu berriro etortzea
- Euskaraz ikasi, euskaraz idatzi, euskaraz mintzatu. Zergatik ez euskara bultzatu?
- Gora Euskal Herria
- Euskara zure hizkuntza da mintzatu!
- Nik ere euskaraz!
- "Eta hala ere ezin diot kendu zure kresalaren gustua kafeari", mintzodromoen esperientzia ahaztezina
- Ekitaldi polita izan da. OK. Euskara bultzatzeko ekintza ezinhobea
- Euskal fedea, arrazoimenarekin batuz ongia gorena ikusiko dugu
- Euskararen alde honelako jarduera gehiago beharko lirateke, baina nonbaitetik hasi behar da. ANIMO! Nik ere euskaraz
- Euskaraz hitz egitea oso zaila. Baina ikasi behar dugu beste pertsonekin komunikatzeko
- Kataluniatik etortzen naizenez, garrantzia handia ematen diot hizkuntzari. Niretzat euskara ulertzea eta hitz egitea oso opari handia da.
- Oso ideia polita eta euskara sustatzeko gehiagotan egin beharko zen. Gainera jendea ezagutzeko bikaina da.Asko gustatu zait baina hurrengorako denbora luzatzen bada hobeto
- Oso polita izan da eginkizun hau
- Asko gustatu zait beste jendearekin hitz egitea, baina denbora gehiago edukitzea gustatuko litzaidake hitz egiteko.
- Euskara maitatu beraz erabili!
- Antzinako hizkuntza da Euskara, zer ondo! Funtzionarioak bai!Pertsonak ezagutzeko metodo oso dibertigarria
- Oso dibertigarria izan da
- Guk erabiltzen ez badugu zeinek erabiliko du? Geurea delako, maite dugulako, gertukoa dugulako, BIZI GAITEZEN EUSKARAZ
- Esperientzia hau oso polita eta interesgarria izan da
- Esperientzia ona izan da eta oso interesgarria
- Jarrai ezazue euskara bultzatzen, mila esker!
- Lehenaldia dut: gustura egon naiz
- Pozten naiz etortzeagatik oso polita eta esperientzia bezala primeran, hurrengo urtean hemen egongo naiz euskaraz hitz egiten
- Pozten naiz honetako karpak egiten direla euskararen alde
- Euskarak duen garrantziaz konturatu gara. Oso esperientzia ederra izan da
- Euskaraz hitz egiteko jarduera interesgarria. Gora Euskara!
- Zer herri izango ginatekeen euskararik gabe?Euskarak egiten gaitu euskaldun
- Denbora oso gutxi izan dira gaiak jorratu. Oso eroso egon gara eta estimatzekoa da parte-hartzea aukera ematea. Esker mila
- Eskubide bat da Euskaraz berba egitea. "Ez dakizu zelako polita den Euskaraz berba egiten entzutea"
- Pertsonak ezagutu ditut oso interesgarri izanda
- Eskerrak eman nahi dizkiot Blacberry enpresari; nire mugikorra euskaraz erabili dezaket
- Oso dibertigarria izan da
- Nik txikitatik euskaraz hitz egiten dut, bai etxean eta bai kalean
- Esperientzia aberasgarria euskaraz asko mintzatu gara
- Esperientzia aberasgarria izan da eta Euskaraz asko mintzatu dugu eta jendea ezagutu
- Oso pozik nago Euskara polita da
- Interesgarria da
- Ongi
- Asko hitz egin dugu eta esperientzia ona izan da. Hurrengo urtean berriz egitea gustatuko litzaidake
- Euskara aberasteko esperientzia ona da, baita jende berarekin harremanetan jartzeko
- Esperientzia aberasgarria eusakraz asko mintzatu gara
- Oso dibertigarria
- Oso polita
- Zure indarraren beharra diagu, gure indarrarekin batera! Euskaraz mintzatu!
- Oso sentimen polita euskara bizitzea
- Interesgarria da
- Super guay izan da
- Jendea ezagutzeko era dibertigarria
- Esperientzia oso ona izan da
- Gaztetan ez nuen euskara ikasteko aukerarik izan baina nire hilobekin hitz eginez ikasi dut eta oso arro daude nitaz. Maritxu 71 urte
- Izugarrizko esperientzia kriston dibertigarria originala
- Euskaraz hitz egiteko aukera ona izan da
- Euskara jorratzeko modu egokia
- Jendea ezagutzeko oso ona da
- Sare sozialei buruzko iritzia aldatu dut
- Guk euskaldunak gara eta Euskaraz hitz egin behar dugu, hizkuntza polit hau galdu ez dadin. Guk euskaldunok, euskaraz hitz egiten ez badugu, zeinek hitz egingo du orduan? Euskaraz bizi
- Gure herriak ez du kondairik. Pobrea da baina poema batek dionez libre izan nahi dugu kondaira guztien kontra eta behin betiko . Euskara eta kitto
- Halako ekintzak ongi egon arren. Euskaraz ez da egun batean sustatzeko kontua. Denok jarri behar dugu gure partetik halako altxorra sekula ez galtzearren
- Jendearen janzkerak baldintzatzen nau haiekin hitz egiten hastera.Lehenengo aldia da horrelakorik egiten dudala, interesgarria iruditzen zait ez bakarrik euskaraz mintzatzeko, baizik eta jende berria ezagutzeko .Espero det euskaraz asko egiten ez dutenei balio izana
- Oso ekintza interesgarria iruditu zait, baina gure kasuan institutu berekoak garenez seriotasun pixka bat falta zaigula iruditu zait. Hala ere horrelako ekintzak antolatzea baliagarria dela iruditzen zait
- Hizkuntza bat ez da galduko jendeak ez badu ikasi nahi, dakigunok dugu errua ez bagara erabiltzeko gai
- Segi euskararekin lanean abenduaren
- Asko aldatu da eta onerako baina oraindik zeregin asko dago. Adibidez, Aieteko auzoan ez daukagu ez frontoia ez da ere anbulatoriorik. Oso zerbitzu publiko onak dauzkafu momentu honetan denak ordaindu behar dugu zerbait. Oso ongi dago ekimen hau eta beste guztiak ere euskararen alde.
- Zorionak eta Urte Berri On, honela segi lan egiten, datorren urtean berriz.
- Segi euskararekin lanean, abenduaren 3an eta urteko beste 364 egunetan!!
- Donostia hiri bat literaturan, literatura baten hiria.
- Mintzodromoa ondo egon da, baina beste eskolako batzuekin hitz egitea hobeto legoke. Nik ere euskaraz.
- Luberri ere euskararen alde!!
- Ia 40 urte ditut, heziketari buruz aritu gara hitz egiten mahaian egokitu zaizkigun gazteeekin. Gazte hauetako bat, Oņarbikoa zen frantsez ederki egiten zuen, euskaraz, berriz, ez.
- Esperientzia desberdina, asko dibertitu naiz!
- Irakaskeek gehiago motibatu behar dituzte ikasleak euskaraz hitz egiteko, oso hizkuntza polita baita.
- Donostian, Euskal Herrian bezala, BIZI GAITEZEN EUSKARAZ!
- Euskaraz mintzodromoan eta kalean.
- Euskaraz mintzatu hizkuntza galdu ez dadin.
- Ideia ona izan da hau guztia antolatzea.
- Ideia ona izan da baina aspertu naiz.
- Euskaraz bizi eta euskara babestu! Denok eman behar dugu zerbait, gutxi batzuk dena eman ez dezaten!
- Nik ere EUSKARAZ!
- Kalean euskara erabili behar da!
- Zuek euskaraz, nik ere euskaraz, denok euskaraz!
- Ederki. Klasea galdu baitut!!!! Euskal Herrian euskaraz!
- Euskaraz bizi nahi dugu!
- Esperientzia polita iruditu zait.
- Lagun asko egin ditut. Euskaraz hitz egitera bultzatu nau. Liburu polit bat oparitu didate eta boligrado interesgarria. Muak.
- Euskera gure altxorra. Hori galtzen badugu zer gertatuko Litzaiguke? Naiara Martínez.
- Nik badakit euskaraz, nire bikoteak ez ordea. Etorkizunean haurrak baditugu zein hizkuntza erabili beharko nuke haiekin?
- Gaur egunko gazteek zergaitik nahasten dute euskara eta gaztelera?
- Arropa dendetan saltzailearekin bati jotzen dut gaztelerara, zergatik ote?
- Guk euskaraz, zuk zergaitik ez?
- Euskara beti goggoan. Uncle J!
- Nik ere euskaraz!
- Euskara oso hizkuntza polita da.
- Ez zait gustatu.
- 8 urte ditut eta gurasoek txakurtxo bat oparitu didate. Lehenengo egunetik euskaraz egiten diot.
- Ez gara Espainia. Nik ere euskaraz.
- Oso ona iruditu zait baina ez dut asko hitz egin.
- Aspergarria.
- Esperientzia ona eta interesgarria.
- Aupa euskara!
- Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik.
- Badirudi jendea mutu gedlitu dela.
- Muxu haundi bana danontzat. Erika ta Susana.
- Nik ere euskaraz. Uncle J!
- Euskaraz bizi!
- Ekuadorko neska bat ezagutu dut, oso ondo hitz egiten du euskaraz. Nere gurasoek 40 urte daramatzate hemen bizitzen, oraindik ez dute euskaraz hitz egiten ikasi. Juani
- Esperientzia polita. Euskaraz mintza gaitezen.
- Gaurko aitzakia polita, euskararen inguruan bildu eta solasean aritzeko
Hala ere, aitzakiarik gabe ere; Egin dezagun euskaraz! Iņigo Asensio.
- Euskaraz bizitzeko modu bakarra euskaraz hitz egitea da eta horretarako beste hizkuntza hainbeste hitz egin ordez EUSKARAZ hitz egin.
- Euskara da kanpora eta goazen denok dantzara!
- Nahiz eta euskara bultzatzeko ekintza izan, gehienek erderaz mintzatu dira. Harrigarria!
- Gidabaimena atera nahi dut, ba al dago euskaraz egiteko aukerarik?
- Euskara ez da galtzen ez dakienak ez duelako hitz egiten, dakienak hitz egiten ez duelako baizik.
- Nire mutilak eta biok euskaraz badakigu, baina giro erdaldun batean ezagutu genuen elkar eta ordutik gazteleraz egiten dugu. Antzeko egoerarik bizi ezan duzue?
- Euskaraz mintzatu, hizkuntza gal ez dadin!
- Euskara baliabide eta euskaldunak oinarri izanda, INDEPENDENTZIAko helburua lortuko dugulakoan GORA GU TA GUTARRAK!! Jon
- Esperientzia ona izan da.
- Euskera
- Egin bidea euskararari, dendetan lehenengo hitza beti euskaraz, dendariak ikusiko du jaraitu ala ez.
- Ura eskertzen da! GUK EUSKARAZ!
- Euskaraz ez dago hitz itsusirik.
- Oso dibertigarria.
- Euskara asko maite dut.
- Ez dut ezer egin. Ez dut ezertaz hitz egin. Euskararen alde egiteko, hobe da beste ekitaldi batzuk antolatzea. Gehienek gazteleraz hitz egin baitute edo isilik egon gara. Ez da euskara galdu behar.
- Euskara gure hizkuntza da. Europako sarrera. Debekatua eta gaizki ikusia, baina orain indarra hartzen ari da eta askoz gehiago entzuten da. Eta etorkizuneko hizkuntza bihurtu da. Jokin.
- Azkar hitz egiten dudan arren, ordubete motz geratu zait. Hurrengoan arratsalde oso bat gutxienez.
- Oso ondo tratatua sentitu naiz eta hain beste opari
.ez da hainbesterako/ Jendea irekita eta gogoz.
- Datorren urtean hemen egotea gustatuko litzaidake.
- Oso gustura egon naiz.
- Oso gustura egon naiz eta artaldea ondo gobernatu dut.
- Woo Beņat! Actif-ak oso onak zeuden! Wo Beņat!
- Sare sozialak ondo daudela uste dugu baina neurri batean. Ideia ona dela uste dugu mintzodromoa egitea eta espero dugu euskara ez desagertzea.
- Euskara da geure arima, ez dezagun gal!Oso ekimen polita, euskara merezi du.
- Oso polita.
- Oso gustura! gora euskara!
- Jarrai dinamika honekin Bolondresak ez direla faltako.
- Hitanoa: maizago egitekoa duk/N honelako jarduerak.
- Gure amaren hizkuntza errespetatu eta egin toki guztietan maitatuz.
- Oso atsegina iruditu zait.
- Ona izan da esperientzia.
- Euskara poliki-poliki aurrera joango dela uste dut eta horrelako gauzak egiten badira askoz azkarrago aurrera aterako dela uste dut. Asko gustatu zait gaurko esperientzia.
- Aktibitate produktiboa izan da oso eta euskara bultztzeko txit lagungarria. Eutsi goiari euskara!
- Euskaraz hitz egin! Asko gustatu zait, oso esperientzia ona.
- Ondo iruditzen zait euskararen erabilera eta gehiago erabili behar dugu euskara.
- Esperientzia ona errepikatuko nuke.
- Oso ondo iruditu zait euskaraz mintzatu garelako eta bakoitzaren iritziak jende desberdinarekin eman ditugulako.
- Gustura baina txanda honetan gehienak euskaldun peto-petoak.
- Mila esker aukera honegatik.
- Oso esperientzia izan da, horrela euskara gehiago lantzen dugulako.
- Niri euskara oso ondo iruditzen zait zeren gure hizkuntza da.
- Asko gustatu zait esperientzia hau eta gehiagotan egin beharko litzateke.Interesgarria eta dibertigarria iruditu zait.
- Oso esperientzia ona asko hitz egin dugu euskaraz proposatutako gaiekin. Gaiak oso egokiak dira gure adinerako.Ondo iruditu zait eta gaiak egokiak iruditu zaizkit.
- Maizago antolatu behar dinat, batez ere Donostian, euskaraz gutxi hitz egiten dutelako.
- Atsegina eroso eta aberatsa.
- Pentsatzen dugu ez dela hainbesterako: edozein herritan halako aldaketak daudelako.
- Gaiak oso aitzaki ederra izan dira, beste zerbaitetaz hitz egiteko!!
- Guk ere euskaraz hori da gure helburua mintzatzearen eta hedabide guztietan halaber berrietan euskararen erabilpena.
- Oso gustukoa izan dut , hala ere beste eraren batera egingo balitz jendeak gusturago hartuko luke parte. Adibidez taldeko debateak eginez.
- Euskaraz hitz egiteko aukera bikaina!
- Oso ongi pasatu dut.
- Gaiak oso interesagarriak izan dira. Jendea ezagutzen eta hori guretzat ona da.
- Mintzodromo hau ongi egon dela uste dut. Beste urte batean berriro errepikatuko nuke.
- Euskara gure betiko lagun baten antzekoa da eta horregatik bere arduradun gara. Euskara apoiatu, lagundu eta zabaltzen lagundu behar dugu.
- Denak euskararekin bat!
- Nik euskara txikitatik hitz egiten dut eta tristura ematen dit jendea euskara ez mintzatzea.
- Sare sozialak oso baliagarriak dira bizitzarako Oso ondo pasa dinagu jarrai horrela.
- Asko gustatu zait mintzodromoa. Oso interesgarria dela iruditzen zait. GEHIAGOTAN EGIN BEHARKO LITZATEKE.
- Euskara ez da galduko ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik. Aurrera euskara. Egiten hasia den bidea aurrera jarrai dezala.
- Benetan pena merezi du.
- Nik ere euskaraz!
- Oso ondo iruditu zait esperientzia hau euskararen alde.
- Supermerkatura gehienetan produktuak soilik gazteleraz daude adierazita txoko honetatik hemen eskatzen dut supermerkatuetan euskarari lekutxo bat egitea.
- 11telebista , guk ere euskaraz!
- Erreala hoberena euskararekin bat! Euskaraz mintzatzeko aukera polita eta adin guztietako pertsonekin gai interesgarrietaz berbatzeko ariketa polita.
- Esperientzia polita izan da, adin guztietako jendeekin harremanak egin ditugu eta gauza berriak ikasi.
- Euskarak balio izan dit lagun berriak egiteko.
- Elkarrizketa oso interesgarriak eta jende diferentearekin euskaraz egitea asko pozten nau. Ospatu dezagun euskara poliki-poliki barneratzen ari dela!
- Mundua begiratzeko erabat, merezi duena!
- Euskararen aldeko ekitaldirik politena eta handiena mintzodromoa.
- Esperientzia polita izan da, asko gustatu zait besteekin euskaraz< mintzatzea eta besteak pentsatzen dutena jakitea. Benetan interesgarria izan da.
- Asko gustatu zait esperientzia, errepikatzeko modukoa!
- Gaur egun Donostiatik Tolosara etortzea oso erraza da. Tolosar batek hala dio.
- Euskaraz dena posible!Ordubete bizia izan da gauza askori buruz hitz eginez eta ondo sentitu naiz. Jendea eroso ikusi dut. Merezi du halako gehiago antolatzea.
- Disfrutatu egin dut, mila esker.
- Oso ondo pasa dut ordu betean euskaraz mintzatzeko balio izan digu.
- Oso mintzapraktika garrantzitsua.
- Hizkuntza polita benetan! Denon artean lortuko dugu euskara bultzatzea! Jarrai dinamika honekin!
- Inaxio pasau da!
- Oso gai interesgarriak!
- Intentzioa ona da eta gainera euskaraz hitz egiteko aukera izan dugu eta asko gustatu zait mintzodromo hau. Euskararen garapena garrantzitsua da.Ondo iruditu zait ondo pasatu dut.
- Oso interesgarria iruditu zait.
- Uste dut oso esperientzia ona izan dela asko gustatu zait.
- Nik ere euskaraz!
- Oso interesgarria eta oso ondo pasa dut Euskara hizkuntza polita da eta bizirik iraun behar du.
- Horrelako gauzak egitea ondo iruditzen zait . Gaur egun jendeak geroz eta gutxiago hitz egiten duelako euskaraz eta euskara bultzatzeko ekintzak egitea ona delako
- A eredukoentzat aukera paregabea.
- Oso ona izan da esperientzia ongi pasatu dut.
- Institutuan gure ingeleseko irakasleak azalpen asko gazteleraz ematen ditu eta gu D ereduan gaude! Pili ingelesez edo euskara baina gazteleraz ez!
- Eutsi goiari!
- Esperientzia ona izan da. Gaiak aproposak iruditu zaizkit.
- Asko gustatu zait gehiena Actif izan da.
- Nire lehen esperientzia izan da eta gehiago etortzea espero dut.
- Nik baino gehiago hitz egiten duenik topatu dut, pozgarria bezain harrigarria.
- Guk denok nahi duguna euskararen alde baino gehiago euskaraz egindako festak.
- Nire ustez mintzodromo hau oso ondo dator euskara maite duen baina ikusi ezin duen jendearentzat. Ideia originala da.
- Oso esperientzia polita izan da aurretik proba genuen arren.
- Eskerrik asko kolaborazioagatik.
- Euskara bultzatu behar dugu denon artean!
- Esperientzia ona eta dibertigarria!
- Euskaraz mintza dezagun, gure hizkuntza aurrera ateratzeko.
- Euskara da gure territorio libre bakarra.
- Oso esperientzia ona iruditu zait. Euskaraz hitz egin dugu eta praktikatu lasai, eta gustura. Eta nire ustez gehiagotan egin behar da.
- Oso harro nago euskaraz mintzatzen dudalako.
- Gaiak interesgarriak dira. Esperientzia ona izan da. Sare-sozialenak gai interesgarrienak.
- Bagarela sentitzeko ona izan duk elkarrekin aritzea.
- Zain dezagun gure altxorra.
- Alaitasuna euskara hitz egiteagatik, harremanak poliki edukitzeagatik.
- Ondo egon da. Hala ere hurrengo baterako ikastola gehiagok hartu beharko luketela parte uste dut. Eta gai interesgarriagoak jarriko nituzke, adibidez alkohola eta drogak.
- Oso ondo iruditu zait esperientzia hau.
- Gustatu egin zait.
- Euskaraz biz nahi dut eta zuk? Gure esku dago egin dezagun euskaraz, eutsi gogor!
- Eskerrak zuen ekimen , gogo, ilusio eta lanagatik Aurrera!
- Oso esperientzia ona izan da. Asko gustatu zait beste pertsonekin euskaraz mintzatzen.
- Ideia ona da baina nire ustez ez da modu egokian erabili. Hau da diferentziak gutxitu behar dira baina ez da modu egokiena zeren pertsona batzuk ezin izan dute beren sentipenak plazaratu.
- Oso polita izan da jende desberdinarekin hitz egitea eta zure iritzia konpartitu ahal izatea.
- Izugarri interesgarria errepikatzeko modukoa euskararen alde eta gainera ondo ondo pasa!!Oso polita izan da euskaraz mintzatzea hain pertsona desberdinekin (adina, jatorria eta abar
) eta naturaltasunez. Eskerrik asko eta zorionak.
- Oso giro goxoan aritu gara. Ea egunero euskarak horren berotasunean aritzeko lortzen dugun.
- Mintzodromoa oso ondo egon da eta ondo pasa dut. Ariketa ona izan da eta interesgarria. Eskerrik asko liburuengatik.
- Sorpresa izan da euskaldunak euskaraz hitz egiteko hona etortzea.
- Denbora gutxi izan deu, hementxe izango nauzue nahi duzuenerako.
- Gustura bai , ea posible den hemen egiten duguna gure eguneroko bizitzan ere zabaltzea.
- Euskaraz jende gehiago ezagutzeak gure euskal mundua ezagutzeko aukera eman dit.
- 25 urte barru erdararen egun egingo da, hizkuntza hori Donostian galtzen joango delako.
- Oso pozik egon naiz gaurtik euskaraz egingo dut beti.
- Etorri nauk zerbait eman nahi dudalako euskararen alde.
- Hurrengoan pintxoak nahiago.
- Oso esperientzia ona izan da denka euskaraz hitz egin dugulako. Oso ondo pasa dut. Gaiak oso interesgarriak dira.
- Motxegi.
- Oso esperientzia polita errepikatzeko modukoa. Beste batean denbora gehiago eman mesedez! Gehiagoren gose geratu naiz!
- Euskara da nire hizkuntza, euskaldun guztiona eta gure ardura da euskara zaintzea.
- Esker mila esperientzia honengatik.
- Udazkena, negua, udaberria eta uda
udaberria tokatu zait, nire euskara loratu dezan espero dut. Eskerrik asko! Oso gustura egon naiz.
- Ekimen polita eta atsegina da, mantendu beharrekoa. Asmatu duzue, azkar-azkar pasatu da.
- Bultzadatxo bat eman diezagun euskarari, euskaraz hitz eginez.
- Euskara gu guztion altxorra den denekin partitzekoa, gaztelera eta frantsesa bezain beste.
- Oso pozik egon naiz segi aurrera euskararekin.
- Hasieran urduritasuna baina bukaeran oso ondo sentitu naiz.
- Nik nahi dut joko kooperatiboak, kalean bizilagun artean egin dadila.
- Euskara ikasten ari direnentzat aukera ezi hobea da. Mila esker. Gozatu gure hizkuntza maitea hitz egiten.